ESKOLAZ KANPOKOAK

Eskolaz kanpoko ekintzek ikaslearen prestakuntza osoa sustatzen laguntzen dute, adimena eta kultur ezagutza zabaltze aldera, garapen fisikoa bideratzeko kirol jarduera osasungarriak praktikatuz, edo aisialdiaren erabilera egokia bultzatuz.

Gure Hezkuntza Proiektuak zehazten du eskolaz kanpoko ekintzak arlo garrantzitsua direla, kudeaketa, pedagogia eta partaidetzarekin batera, eta gure Ikastolaren irizpide nagusiekin bat eginda, honako helburu orokorrak erdiesteko.

Helburuak:

  • Euskararen erabilpena sustatu komunikaziorako hizkuntza bizia den aldetik.
  • Euskal kultura eta haren baloreak hedatu.
  • Ikasleen prestakuntza osoa bultzatu, adimena eta kultur ezagupenak zabaltze aldera.
  • Kirola eta aisialdia modu atsegin eta ludikoan indartu.
  • Gure ikasleen garapen fisikorako osasungarriak diren kirol jarduerak praktikatu.
  • Denbora librea modu egokian erabiltzen irakatsi aisialdi-ekintzen bidez.
  • Ikastolaren irudia eta bere jarduerak ingurunean eta kanpoan ezagutarazi.
  • Jai, kultur eta kirol ekintzen bitartez, Ikastola eratzen dugun estamentu guztien partaidetza sustatu: gurasoak, irakasleak, zerbitzuetako langileak eta ikasleak.

 

ARDURADUNA

  • Iker Uribarren

    Iker Uribarren

  • 94 470 14 88
  • i.uribarren@urretxindorra.eus

Jar zaitez gurekin harremanetan zalantzaren bat izanez gero, bete formularioa:

7 + 2 =

YouTube
Instagram
Urretxindorra Ikastola