Idazkaritza astelehenetik ostiralera 8:30etatik 17:00ak arte irekita dago. Familia eta ikastetxearen arteko harremana errazteko eta behar den garaian arreta ahalbideratzeko. Zure iritzi eta iradokizunak garrantzi handikoak dira guretzat, gurekin hartu-emonetan jarri nahi baduzu, hauxe da gure helbidea:

urretxin@urretxindorra.eus

ZERBITZUETAKO BAJAK

Garraio, jantoki, eta eskolaz kanpoko ekintzetan hilabetea hasi baino 15 egun lehenago gutxienez idatziz esan beharko da (urretxin@urretxindorra.eus). Jantokiaren hilabeteko kuota urteko koste totala 10 hilabetetan banatzen da. Azkenengo baja posiblea  martxoaren 15a.

ITZULITAKO ORDAINAGIRIAK

Eskutitz estandar baten bidez abisatuko da eta ez dira berriz bankutik pasatuko. Itzulitako ordainagiriek ikastolarentzat gainkostu bat dutenez, itzultzen den errezibo bakoitzeko 2,00 €ko gainkostu hori familiei kobratuko zaie.

JANTOKIAREN KUOTA

Jantokiaren urteko koste totala 10 hilabetetan banatzen da (irailetik ekainera bitartean).

Jantokian baja emateko, hilabetea hasi baino 15 egun lehenago gutxienez idatziz esan beharko da (urretxin@urretxindorra.eus). Azkenengo baja posiblea  martxoaren 15a.

NOIZBEHINKAKO KUOTAK

  • Testu liburuak: hiru zatitan, urria, azaroa eta abenduko ordainagirietan kobratuko dira.
  • Gaboneko zozketa: abenduko ordainagirian kobratuko da.
  • Tanta zozketa: martxoko ordainagirian kobratuko da.
  • Txangoak : aurretiaz jakinaraziko dizuegu kostua, baita kobratuko den hilabetea ere.

ISTRIPUEN ASEGURUA

Istripu-Aseguruak eskolako ordutegi barruan edo eskolaz kanpoko ekintzetan izan diren istripuak soilik babestuko ditu. Eskola ordutegian zerbait gertatuz gero, Aseguru-Etxeak mediku bat bidaliko du ikastolara ikaslea artatzeko. Behin ikaslea etxeratuta Ikastolan izandako lesioren bat badu eta urgentzietara joateko premia egonez gero gurasoek Zorrozaurreko IMQra eraman beharko dute.

Familiak Zorrozaurreko IMQra ikaslea eramaten ez badu, aseguruak ez du bere gain ardurarik hartuko. Kontratatutako mediku zerbitzuak horrela aginduta, edozein ospitaletara trasladoren bat egiteko ikaslea lagunduta joan beharko da. Hori dela eta familien laguntza eskatuko dugu.

YouTube
Instagram
Urretxindorra Ikastola
Pribatasun Politika / Resumen de privacidad
  • Gure aktibitateei buruzko informazioa eskaintzeko;
  • Gure kontratu edo aurre-kontratu harremanaren kudeaketa kontable, fiskal eta administratiborako.
  • Zenbat denboran mantentzen ditugu zure datu pertsonalak?

Emandako datu pertsonalak jaso ziren helburua betetzeko behar adina denboran mantenduko dira eta baita datu horien helburu eta tratamendutik eratorri litezkeen balizko ardurak zehazteko ere.

  • Zein da zure datu pertsonalen tratamendurako legitimazioa?

Zure datu pertsonalen tratamendurako legezko oinarria kontsulta egin edo informazioa eskatzen duen interesdunak helburu jakin baterako edo hainbatetarako ematen duen onarpenean dago.
Zure datu pertsonalak ematea beharrezkoa da kontsulta edo eskaera erantzuteko.
Tratamenduaren arduradunaren interes legitimoak asetzea, hornitzaileetan edo balizko hornitzaileetan zerbitzuak ematen dituzten kontaktuko pertsonen datu pertsonalen tratamenduari dagokionean

  • Zein hartzaileri komunikatzen zaizkio zure datu pertsonalak?

Zure datu pertsonalak ez zaizkie hirugarrenei emango, legezko betebeharrik ezean.

  • Zein dira zure eskubideak, datuak ematen dizkiguzunean?

URRETXINDORRA IKASTOLA-ra zuzendutako aurrez aipaturiko posta helbidera idatzi bat bidaliz edo  urretxin@urretxindorra.eus -ra mezu elektroniko bat idatziz, zure datu pertsonalenei dagokionez, datu babesaren araudiak ezartzen dituen egoera eta baldintzekin bat honako eskubideak dituzu:

  • Sarrera edo irispide eskubidea: zure datu pertsonalak Ikastolaren eskutik tratatzen ari diren edo ez ezagutzeko.
  • Zuzentzeko eskubidea: zehatzak ez diren datuak zuzentzeko.
  • Ezerezteko eskubidea: zure datu pertsonalak ezerezteko, besteak beste, datu horiek jasoak izan ziren helburua betetzeko jada beharrezkoak ez diren kasuetan.
  • Aurka egiteko eskubidea: egoera jakin batzuetan eta zure kasu berezi bat dela eta, zure datu pertsonalen tratamenduaren aurka egin ahal izango duzu; kasu horietan, datuak tratatzeari utziko diogu, premiazko arrazoi legitimoetan edota balizko erreklamazioak egin edota horien aurreko defentsa kasuetan salbu.
  • Tratamendua mugatzeko eskubidea: egoera jakin batzuetan, zure datuen erabilera mugatzeko. Kasu horietan, URRETXINDORRA IKASTOLA-k erreklamazioak egin edota horien aurreko defentsarako soilik gordeko ditu.
  • Datuak transferitzeko eskubidea: Zure datuen tratamendua baimendua den eta onarpenean edo kontratu baten exekuzioan oinarritua dagoen kasuetan ere eskubidea izango duzu eman dizkiguzun datuak modu antolatuan, ohiko erabilera eta irakurketa mekanikodun formatuan jasotzeko, baita horiek beste arduradun bati transmititzeko eskatzeko ere.
  • Aurretiaz emandako adostasuna edozein momentutan ezeztatzeko eskubidea.

Era berean, Datuak Babesteko Espainiako Agentzian erreklamazio bat aurkezteko eskubidea izango duzu, bereziki zure eskubideak gauzatzerakoan ez bazara ados geratu. Horretarako idatzi bat bidali behar duzu posta helbide honetara: Jorge Juan Kalea, 6, 28001 – Madril; edo bere egoitza elektronikoaren bidez ere egin dezakezu (www.agpd.es).
Edozein kasutan zure eskubideak egikaritzeko orduan zure NAN-aren kopia bat atxiki beharko duzu zure nortasuna egiaztatzeko.