Bazkide agurgarri hori:

Lehenik eta behin, Erretore Batzordetik 2025. urte berri honen hasiera ederra gerta izana opa nahi dizuegu Urretxindorra Ikastola osatzen dugun guztioi, eta baita zuen ingurukoei ere. Euskaratik, euskal kulturatik, elkartasunetik eta aniztasunetik osaturiko norbanakoen familia handi bat osatzen baitugu, eta horrela izaten jarraitu nahi dugu.

2023ko Abenduan onarturiko Hezkuntza Lege berria 2024ko irailean hasi da garatzen hainbat alorretan, irakasleagoaren (ez langile guztien) soldata ekiparazioan adibidez, baina komunikabideetan behin eta berriz adierazitako doakotasuna, oraindik ere urrun xamar ikusten dugu, egun itunetatik datozen diru sarrerekin geure beharrizanen %75era ere ez baikara heltzen.

Beraz, euskara eta euskal kultura ardatz duen Hezkuntza Sistema Nazionalean sinesten dugunok, zati bat geure poltsikoetatik sostengatzen jarraitu beharko dugu. Euskal Herriko Ikastolak oso urrun gaude %100ren finantziaziotik. Errekurtso propiorik gabe ezinezkoa da oraindik ere kalitatezko hezkuntza bermatzea. Gu ere Hezkuntza Sistema publiko eta euskaldun baten alde ari gara egunero ahaleginetan, Euskal Herri osorako Hezkuntza Sistema Nazional Publiko baten alde, horretarako sortu baikinan ikastolak. Baina joan den urtean onartutako legeak ere ez du hori bermatzen.

Eta horren ondorioz eta zoritxarrez, 2025erako ere, kuota igoera proposatzea erabaki dugu. Urretxindorra Ikastolak proiektu handiak ditu oraindik egiteke, bai pedagogiari dagokionez geurean dauden eta geurera datozen ikasle guztiak ahalik eta baldintza egokienetan garatu eta ahalik eta bitarteko egokienak izan ditzaten, bai eta dugun Ikastola txukunaren mantenuan, bai eta gure langile guztiak baldintza egokienetan egon daitezen.

Bilbo berriaren Ikastola gara gu, eta ausart jarraituko dugu aurrera egiten. 2025erako, eta geure egoera ekonomiko-finantzieroa sakonki aztertuta, kuotak %2,5 eta jantokia %3,5 igotzea erabaki dugu.

Kuota berri hauek aurrerago egingo den Ohiko Batzar Nagusiak berretsi beharko ditu, bitartean 2025eko urtarriletik aurrera indarrean jarriko dira.

Eskerrik asko berriro ere bihotz bihotzez denoi eta animo familiak!! Aurrera Urretxindorra!!

En primer lugar, desde la Junta Rectora deseamos a todxs lxs que formamos parte de Urretxindorra ikastola, así como a vuestro entorno, que este nuevo año 2025 haya tenido un hermoso comienzo. Porque formamos una gran familia de individuxs formada desde el euskera, la cultura vasca, la solidaridad y la diversidad, y así queremos seguir siéndolo.

La nueva Ley de Educación, aprobada en diciembre de 2023, ha comenzado a desarrollarse en septiembre de 2024 en diversos ámbitos, como la equiparación salarial del profesorado (no de todo el personal), pero la reiterada gratuidad de los medios de comunicación se ve todavía un poco lejana, ya que actualmente los ingresos procedentes de los conciertos no alcanzan ni el 75% de nuestras necesidades.

Por lo tanto, lxs que creemos en el Sistema Nacional de Educación, centrado en el euskera y la cultura vasca, tendremos que seguir sosteniendo una parte desde nuestros propios bolsillos. Las Ikastolas de Euskal Herria estamos muy lejos de la financiación del 100%. Sin recursos propios sigue siendo imposible garantizar una educación de calidad. Nosotrxs también estamos esforzándonos cada día por un Sistema Educativo Público y euskaldun, por un sistema Educativo Nacional Público para toda Euskal Herria, porque para eso nacimos las Ikastolas. Pero la ley aprobada el año pasado tampoco lo garantiza.

Y como consecuencia de ello, y desgraciadamente también para 2025, hemos decidido proponer un incremento de cuota. Urretxindorra Ikastola tiene aún grandes proyectos pendientes, tanto en el aspecto pedagógico para que todxs lxs alumnxs que están con nosotrxs y lxs que vengan a nuestra ikastola puedan desarrollarse en las mejores condiciones y disponer de los medios más adecuados posibles, así como en el mantenimiento de la Ikastola que tenemos, como para que todos nuestros trabajadorxs estén en las condiciones más idóneas.

Nosotrxs somos la Ikastola del nuevo Bilbo y seguiremos avanzando valerosamente. Para 2025, y analizando en profundidad nuestra situación económica-financiera, hemos decidido incrementar las cuotas en un 2,5% y el comedor en un 3,5%.

Estas nuevas cuotas deberán ser ratificadas por la Asamblea General Ordinaria que se celebrará más adelante, mientras tanto entrarán en vigor a partir de enero de 2025.

Eskerrik asko berriro bihotz bihotzez denoi eta animo familiak!! Aurrera Urretxindorra!!

YouTube
Instagram
Urretxindorra Ikastola
Pribatasun Politika / Resumen de privacidad
  • Gure aktibitateei buruzko informazioa eskaintzeko;
  • Gure kontratu edo aurre-kontratu harremanaren kudeaketa kontable, fiskal eta administratiborako.
  • Zenbat denboran mantentzen ditugu zure datu pertsonalak?

Emandako datu pertsonalak jaso ziren helburua betetzeko behar adina denboran mantenduko dira eta baita datu horien helburu eta tratamendutik eratorri litezkeen balizko ardurak zehazteko ere.

  • Zein da zure datu pertsonalen tratamendurako legitimazioa?

Zure datu pertsonalen tratamendurako legezko oinarria kontsulta egin edo informazioa eskatzen duen interesdunak helburu jakin baterako edo hainbatetarako ematen duen onarpenean dago.
Zure datu pertsonalak ematea beharrezkoa da kontsulta edo eskaera erantzuteko.
Tratamenduaren arduradunaren interes legitimoak asetzea, hornitzaileetan edo balizko hornitzaileetan zerbitzuak ematen dituzten kontaktuko pertsonen datu pertsonalen tratamenduari dagokionean

  • Zein hartzaileri komunikatzen zaizkio zure datu pertsonalak?

Zure datu pertsonalak ez zaizkie hirugarrenei emango, legezko betebeharrik ezean.

  • Zein dira zure eskubideak, datuak ematen dizkiguzunean?

URRETXINDORRA IKASTOLA-ra zuzendutako aurrez aipaturiko posta helbidera idatzi bat bidaliz edo  urretxin@urretxindorra.eus -ra mezu elektroniko bat idatziz, zure datu pertsonalenei dagokionez, datu babesaren araudiak ezartzen dituen egoera eta baldintzekin bat honako eskubideak dituzu:

  • Sarrera edo irispide eskubidea: zure datu pertsonalak Ikastolaren eskutik tratatzen ari diren edo ez ezagutzeko.
  • Zuzentzeko eskubidea: zehatzak ez diren datuak zuzentzeko.
  • Ezerezteko eskubidea: zure datu pertsonalak ezerezteko, besteak beste, datu horiek jasoak izan ziren helburua betetzeko jada beharrezkoak ez diren kasuetan.
  • Aurka egiteko eskubidea: egoera jakin batzuetan eta zure kasu berezi bat dela eta, zure datu pertsonalen tratamenduaren aurka egin ahal izango duzu; kasu horietan, datuak tratatzeari utziko diogu, premiazko arrazoi legitimoetan edota balizko erreklamazioak egin edota horien aurreko defentsa kasuetan salbu.
  • Tratamendua mugatzeko eskubidea: egoera jakin batzuetan, zure datuen erabilera mugatzeko. Kasu horietan, URRETXINDORRA IKASTOLA-k erreklamazioak egin edota horien aurreko defentsarako soilik gordeko ditu.
  • Datuak transferitzeko eskubidea: Zure datuen tratamendua baimendua den eta onarpenean edo kontratu baten exekuzioan oinarritua dagoen kasuetan ere eskubidea izango duzu eman dizkiguzun datuak modu antolatuan, ohiko erabilera eta irakurketa mekanikodun formatuan jasotzeko, baita horiek beste arduradun bati transmititzeko eskatzeko ere.
  • Aurretiaz emandako adostasuna edozein momentutan ezeztatzeko eskubidea.

Era berean, Datuak Babesteko Espainiako Agentzian erreklamazio bat aurkezteko eskubidea izango duzu, bereziki zure eskubideak gauzatzerakoan ez bazara ados geratu. Horretarako idatzi bat bidali behar duzu posta helbide honetara: Jorge Juan Kalea, 6, 28001 – Madril; edo bere egoitza elektronikoaren bidez ere egin dezakezu (www.agpd.es).
Edozein kasutan zure eskubideak egikaritzeko orduan zure NAN-aren kopia bat atxiki beharko duzu zure nortasuna egiaztatzeko.