PROIEKTUAK

Eskaintza akademikoa bermatzeko egin beharreko lan zehatzez gain, zeharkako beste hamaika proiektu eta plan ditugu martxan Urretxindorra Ikastolan, hezkidetza, elkarbizitza, hizkuntza trataera, euskara eta euskal izaera eta bestelako puntuak lantzeko eta gure hezkuntza proiektua aurrera eraman ahal izateko.

IKASTOLAKO PROIEKTUAK

ERRORIK PROIEKTUA

Urretxindorra Ikastolak Haur Hezkuntzarako sortutako proiektu pedagogikoa da. Haurra beti erdigunean du gure proiektuak, beraiengandik eta beraientzako. 

BIDEOA

KIMU PROIEKTUA

Lehen Hezkuntzako lehen ziklora bideratuta dago KIMU proiektua. Errealitate hurbileko egoeretan kokatzen du ikaskuntza eta ikasleen oinarrizko konpetentziak garatzea du helburu.

3 proposamen didaktikotan egituratu da: Erronka, Euskara eta Literatura eta Matematika.

Proposamen didaktikoen arteko koherentzia, lotura eta osagarritasuna bermatu dira, irakaskuntza-prozesua ikuspegi global batetik diseinatzen laguntzeko. Proposamen bakoitzak, halaber, malgutasunez planifikatzeko eta erabiltzeko aukera eskaintzen du.

EKI LH PROIEKTUA

EKI LH proiektuan oinarrizko konpetentziak dira hezkuntzaren ardatz: pentsatzen eta ikasten, komunikatzen, elkarrekin bizitzen, norbera izaten eta egiten, eta egiten eta ekiten trebatu behar du ikasleak. Hau da, bizitza-egoeretan konpetentea izan behar du.

2030 ESKOLA AGENDA

2030 Eskola Agenda, Ikastolaren eta haren ingurunearen ingurumen- eta gizarte-hobekuntzarakoekintza-plana da. Ekintza plan hau gauzatzeko asmoz, Ikastolako Agenda 2030 taldeak lanean dihardu buru belarri.

KIVA PROIEKTUA

KiVa Finlandiako Turku Unibertsitateak (Finlandiako Hezkuntza eta Kultura Ministerioaren babesaz) garatutako jazarpenaren kontrako programa da. Christina Salmivalli katredatikoak eta Elisa Poskipartea doktoreak eta ikertzaileak sortua da.

ELEANITZ PROIEKTUA

Gure ikastolan lantzen diren hizkuntza guztien planteamendu bateratzailea da. Proiektu honek ingelesaren irakaskuntza goiztiarra bideratzen du. Egoera komunikatiboetan oinarriturik, ahozko zein idatzizko hizkuntza formalera gerturatzen da.

HIZPRO PROIEKTUA

Hizkuntza Proiektuaren helburua euskaran eta euskalduntasunean ardazten den eleaniztasuna garatzea da. Hizkuntza Proiektua ikastolan lantzen diren hizkuntzen ikaskuntza-irakaskuntzari eta erabilerari dagozkien alderdiak biltzen dituen eta haien trataerari koherentzia ematen dion egitasmoa da.

KALITAZTEKO GESTIOA

Erasmus+ Europako Batasunaren proiektua da, ikastetxeen arteko elkarlana sustatzeko, ikasteko esperientziak partekatzeko eta aniztasunarekin aberasteko.

HIZPRO

Ikastolan lantzen diren hizkuntzen irakaskuntza eta erabilerari dagozkien alderdiak era integralean bildu eta, eskola barruko eremu askotarikoan hizkuntzen trataerari koherentzia emango dion tresna da.

YouTube
Instagram
Urretxindorra Ikastola