JANTOKIA

Ikasturte osoan martxan dagoen zerbitzu honek haur eta gazteen elikadura zaindu eta bazkalorduan  garai hezigarri eta atsegina eskaintzea du helburu. Horretarako, gure bertoko sukaldari taldeak prestatzen ditu egunero zerbitzatzen diren jakiak.

Ausolan enpresaren aholkularitzaren bitartez, sistema berri eta hezigarriago batekin kudeatzen dira Ikastolako jantoki eta patioa. Honek espazioaren eraldaketa lanak ekarri ditu, dinamika eta rol berriez lagundurik, jantoki zerbitzu berri bat osatuz.

Aholkularitza zerbitzu honen baitan, Ausolanek bere gain hartu du begirale zerbitzua. Horrela, begirale taldeari zuzendutako  formazio eta kudeaketa sistema berri bat txertatu da,  euren rola aldatuz: haurrak %100 asistitzetik, euren autonomiaren garapenean laguntzaile izatera. Ikasleen parte-hartzea handiagoa da orain jantokian, mahaia prestatu, garbitu edo birziklatzeaz arduratzen direlarik.

Horrela, jantokia beraz gain, patioen kudeaketa ere lantzen da. Eguerdi garaian jolastokia dinamizatzeko, plangintza garatu da. Jolas material hezitzaile ezberdinak ikasleen eskura jartzen dira, bai taldean zein banaka erabili eta ikasten zein gozatzen jarraitu dezaten modu kooperatiboan.

Jantokia ikasturte osoko zerbitzu bezala pentsatuta dagoen arren, egun solteetan erabiltzeko aukera dago, familien antolakuntza erraztu nahian. Horretarako egun berean idazkaritzan erosi beharko da jantokiko txartela. Zerbitzua erabili ezean jantokiko arduradunari eta tutoreari idatziz jakinarazi beharko zaie.

Arrazoi medikuak direla eta, umeren batek dieta berezia beharko balu, jantokiko arduradunari jakinazaiko zaio telefonoz edo ohar idatzi baten bidez egun berean goizeko 9etan.

94 470 14 47

sukaldea@urretxindorra.eus

JANTOKIAREN KUOTA

Jantokiaren urteko koste totala 10 hilabetetan banatzen da (irailetik ekainera bitartean).

Jantokian baja emateko, hilabetea hasi baino 15 egun lehenago gutxienez idatziz esan beharko da (urretxin@urretxindorra.eus). Azkenengo baja posiblea  otsailaren 28a.

SUKALDEA ETA JANTOKIA

SUKALDARIAK

tooltip text
\

SUKALDARIA
Elena Cebada
e.cebada@urretxindorra.eus

\

ARDURADUNA
Igor Insunza
igor@urretxindorra.eus

\

SUKALDARIA
Irantzu Alzibar
irantzua@urretxindorra.eus

\

SUKALDARIA
Arantza Prieto
a.prieto@urretxindorra.eus

SUKALDEA ETA JANTOKIA

ARDURADUNA

Igor Insunza

igor@urretxindorra.eus

SUKALDARIAK

Irantzu Alzibar

irantzua@urretxindorra.eus

Arantza Prieto

a.prieto@urretxindorra.eus

Elena Cebada

e.cebada@urretxindorra.eus

Laguntzaileak : 10 begirale 

ORDUTEGIA

BAZKALTZEKO ORDUA

HH 12:00

LH 1.ZIKLOA 12:30

LH 2.ZIKLOA 13:00

LH 3.ZIKLOA 13:30

DBH 14:30

BATXI 15:30

Jar zaitez gurekin harremanetan zalantzaren bat izanez gero, bete formularioa:

3 + 4 =

YouTube
Instagram
Urretxindorra Ikastola
Pribatasun Politika / Resumen de privacidad
  • Gure aktibitateei buruzko informazioa eskaintzeko;
  • Gure kontratu edo aurre-kontratu harremanaren kudeaketa kontable, fiskal eta administratiborako.
  • Zenbat denboran mantentzen ditugu zure datu pertsonalak?

Emandako datu pertsonalak jaso ziren helburua betetzeko behar adina denboran mantenduko dira eta baita datu horien helburu eta tratamendutik eratorri litezkeen balizko ardurak zehazteko ere.

  • Zein da zure datu pertsonalen tratamendurako legitimazioa?

Zure datu pertsonalen tratamendurako legezko oinarria kontsulta egin edo informazioa eskatzen duen interesdunak helburu jakin baterako edo hainbatetarako ematen duen onarpenean dago.
Zure datu pertsonalak ematea beharrezkoa da kontsulta edo eskaera erantzuteko.
Tratamenduaren arduradunaren interes legitimoak asetzea, hornitzaileetan edo balizko hornitzaileetan zerbitzuak ematen dituzten kontaktuko pertsonen datu pertsonalen tratamenduari dagokionean

  • Zein hartzaileri komunikatzen zaizkio zure datu pertsonalak?

Zure datu pertsonalak ez zaizkie hirugarrenei emango, legezko betebeharrik ezean.

  • Zein dira zure eskubideak, datuak ematen dizkiguzunean?

URRETXINDORRA IKASTOLA-ra zuzendutako aurrez aipaturiko posta helbidera idatzi bat bidaliz edo  urretxin@urretxindorra.eus -ra mezu elektroniko bat idatziz, zure datu pertsonalenei dagokionez, datu babesaren araudiak ezartzen dituen egoera eta baldintzekin bat honako eskubideak dituzu:

  • Sarrera edo irispide eskubidea: zure datu pertsonalak Ikastolaren eskutik tratatzen ari diren edo ez ezagutzeko.
  • Zuzentzeko eskubidea: zehatzak ez diren datuak zuzentzeko.
  • Ezerezteko eskubidea: zure datu pertsonalak ezerezteko, besteak beste, datu horiek jasoak izan ziren helburua betetzeko jada beharrezkoak ez diren kasuetan.
  • Aurka egiteko eskubidea: egoera jakin batzuetan eta zure kasu berezi bat dela eta, zure datu pertsonalen tratamenduaren aurka egin ahal izango duzu; kasu horietan, datuak tratatzeari utziko diogu, premiazko arrazoi legitimoetan edota balizko erreklamazioak egin edota horien aurreko defentsa kasuetan salbu.
  • Tratamendua mugatzeko eskubidea: egoera jakin batzuetan, zure datuen erabilera mugatzeko. Kasu horietan, URRETXINDORRA IKASTOLA-k erreklamazioak egin edota horien aurreko defentsarako soilik gordeko ditu.
  • Datuak transferitzeko eskubidea: Zure datuen tratamendua baimendua den eta onarpenean edo kontratu baten exekuzioan oinarritua dagoen kasuetan ere eskubidea izango duzu eman dizkiguzun datuak modu antolatuan, ohiko erabilera eta irakurketa mekanikodun formatuan jasotzeko, baita horiek beste arduradun bati transmititzeko eskatzeko ere.
  • Aurretiaz emandako adostasuna edozein momentutan ezeztatzeko eskubidea.

Era berean, Datuak Babesteko Espainiako Agentzian erreklamazio bat aurkezteko eskubidea izango duzu, bereziki zure eskubideak gauzatzerakoan ez bazara ados geratu. Horretarako idatzi bat bidali behar duzu posta helbide honetara: Jorge Juan Kalea, 6, 28001 – Madril; edo bere egoitza elektronikoaren bidez ere egin dezakezu (www.agpd.es).
Edozein kasutan zure eskubideak egikaritzeko orduan zure NAN-aren kopia bat atxiki beharko duzu zure nortasuna egiaztatzeko.